XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SAGARA AURREA

Kristo gurutzeko heriotzeraino esaneko egin zan bezalaxe, gu ere bere maitasun gozoak erakusten digun argiari esaneko gatzaiola.

Eukaristi hau, gure baietzaren irudi eta indargarri dedila.

JAUNARTZEA

Eukaristian, Kristo, gure serbitzari datorkigu.

Agertu dezagun gure apaltasuna bera onartuaz, eta bere indarraren bitartez gu ere besteen serbitzari gaitezen.

ESKER OTOITZA

Gure buruari ez diogu iruzur egin behar: bizitza garratza da.

Baina, gure alkarte hau saindua ba-da, zeren beldur gaiteke? Horregatik, agertu gaitezen eskertsu.

AGURRA

Jainkoarenganako dugun maitasuna ez da espiritu hutsezkoa; senideentzat dugun maitasun hortan haragia hartu behar du.

Ez da erreza.

Horregatixe, behin baino gehiagotan ez dugula leial jokatu jakin arren, ez dugu etsiko.

Batez ere orduan berritu genezake hasierako otoitza: barne barnetik zuri oihuz naguzu.

Eta entzunak izango geranaren zihurtasunak indar berri bat sortu dezala gugan Jainkoaren-herrian borobildu dedin.

PENTEKOSTE ONDOKO 23`GARREN IGANDEA

Beste igandetako liturjiatik azken eguna gogoratzean, azken auzia zekarkigun burura; gaurko igande honek, berriz, beste alderdi bat agertzen digu, askoz ere aberatsagoa eta pozgarriagoa: auziaren ondoren datorken piztuera.

Izan ere, Kristo, ez da epaitzera bakarrik etorriko baizik-eta gure gorputz hilkor hau bizkortzera.

Mixteriozki, hori bera, sakramenduak hartzean egiten du gugan Kristok.

Bai; sakramendu bakoitza bere heriotzaren eta piztueraren oroigarri eta berrigarri dira, eta gure piztueraren ezaugarri.

Eta sakramendu guzietan, gehienik, Meza saindua.

Sar gaitezen, beraz, zihurtasun horrekin mixterio harrigarri hontan.

OTOITZA

Israel-go Herria, lur jorik zegonean konturatzen zan bekatuan zegola.

Guk ere har zagun gure herriaren bekatuaren kontzientzia, eta eskatu barkatu dezaigula.